Kaixo!!!!

martes, 22 de febrero de 2011

"The machine is Us"

""

Bideoa orokorrean interesgarria iruditu zait, irudiak oso arin doazen arren, agertzen den testuak ideia nagusienekin geratzen laguntzen baitu.

Hasteko testu digitalaz eta hipertestuaz hitz egiten digu, paperean idazten dugun testu horretatik ezberdina, malguagoa, aldakorragoa dena. Lehen, web-ak HTML egitura izaten zuten. Izan ere, hau web dokumentu baten egitura definitzeko izan zen diseinatua. Honela, elementu berriak gehituz joan ziren eta hauen helburua web horretako edukia nola egituratu behar zen definitzea izaten zen. Beraz, HTMLan, egitura eta formatoa ezin ziren banatu, batera zihoazen.

Baina orain, testu digitala hobetu egin da. Formatoa eta edukia banatu daitezke eta ideia honi lotuta agertu da XML egitura. Hemengo elementuek edukia adierazten dute, baina ez formatoa. Hau da, datuak batetik bestera mugitu eta eramateko aukera izango dugu formatoaren aginduak bete behar izanik gabe.

Gainera, erabiltzaileek ez dute kode berezirik ezagutu behar web batetan edukia publikatzeko: testua, irudiak, bideoa, nahi dituzten eduki guztiak publikatu ahal dituzte.

Baina nork antolatzen ditu datu guzti hauek? galdera honen aurrean "The machine is Us" esaldia aurkezten du bideoak; izan ere, argazkiak igoz, etiketak eginez, loturak sortuz, etab. edukia sortuz goaz, ideia berriak agertuz, azkenean gu geu garelarik makina, web-a.

Honekin batera, bideoak hainbat kontzepturen gainean hausnartu behar dugula esaten digu: familia, autoria, identitatea, etika, estetika, autoritatea, komertzioa, gu geu. Izan ere, internet bidez sortzen den sarea handia da eta horretaz hausnartu beharko genuke. 

4 comentarios:

  1. Sarea hausnartu beharko litzateke? edo erabiltzaileak?

    ResponderEliminar
  2. Erabiltzaileok egunero sortzen eta handitzen goazen sare horretaz hausnartu beharko genuke.

    ResponderEliminar
  3. Ai Marilutxi Marilutxi....
    Egunero hainbat gauza internet bidez egiten eta kontsultatzen ditugu, web batetik beste batera ta hurrengora goaz minutu gutxitan. Gainera publikatzen ditugun gauzak ere asko izaten dira eta hori egiterakoan batzutan ahaztu egiten zaigu norentzat den edo nork duen hori ikusteko aukera.

    ResponderEliminar