Kaixo!!!!

lunes, 11 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

Hona hemen alfabetizazio digitalaren inguruan oso ikuspegi desberdinak eskeintzen dituzten bi bideo:




Egin klik hemen bigarren bideoa ikusteko.


Ikusi bezala, bi bideoek gaur egun geroz eta indar handiagoa hartzen ari diren teknologia berrietaz hitz egiten dute. Dena den, gaia bat izanik, erakusten duten ikuspegia guztiz desberdina dela esan genezake:

- Lehenengo bideoak teknologia digitalen aukeretaz hitz egiten digu, hezkuntzan eragin zuzena izan dutela baieztatzen du. Gauzak ikasi eta ikusteko moduak guztiz aldatu direla erakusten digu, orain lehen pentsatzen ziren gauzak ikusi egin daitezke, imajinatu beharrean begiez frogatu.

- Bestalde, bigarren bideoak aldiz, teknologia digitalen aurrean hartu beharreko jarrera zein izan beharko litzatekeen azaltzen digu. Aipatu bezala, alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzen jakitea baino askoz gehiago da. Sarean dagoena interpretatzeko gai izan beharko gara eta honetarako oinarrizko gaitasun digital batzuk lortu beharko ditugu: lortu nahi dudana zer den, behar dudana bilatzen jakitea, topatutako hori interpretatzeko gai izatea, aztertzea, irakurtzen ari naizena norbaitek sortu duela kontutan izatea, komunikatzen jakitea eta gure iritzia publikatzea, adibidez.

Modu honetan, kultura digitaleko parte hartzaile izan beharko gara, batez ere hezkuntza esparruetan. Hau da, guztion artean konpartitu ezean, eratu, ekoiztearen aldeko jarrera izatea proposatzen da. Sarea guztion arteko zerbait bezala ikusi beharko dugu, bertan dagoena hartu, osotu eta berriro bertara bueltatzeko aukera ematen baitu. Gu ere ekoizle garela ahazten dugu askotan.

Oinarrizko ideiara bueltatuz, teknologia digitalen aukerak modu kritiko batetan erabiltzeko gai izan beharko gara. Sarean dagoen informazioa ugaria eta zabala den arren, ezin dugu ahaztu informazio ororen atzean badela asmoren bat eta ekoizleren bat eta informazioa edo edukiak modu kritiko batetan ikusteko gai izan beharko gara.

martes, 5 de abril de 2011

GLOGSTER

Aplikazio honek elementu ezberdinez osatutako posterrak sortzeko aukera ematen du. Oso erabilgarria eta dibertigarria! Egin klik hemen nire lehenengo posterra ikusi nahi baduzu!

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA

Testu honetan Julio Cabero-k eten digitala zer den eta gaur egungo gizartean ematen diren eten motak zeintzuk diren azaltzen dizkigu. Irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

Zer da eten digitala?
Eten digitala betidanik egon den zerbait da; izan ere, giza talde batzuek, beraien adinagatik, generoagatik, egoera ekonomikoagatik edo ikuspegi kulturalagatik ezin izan dute zenbait teknologiatara hurbildu, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle gisa ere.
Beraz, eten digitala ondorengoa litzateke: sarea erabiltzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edota herrialdeen eta ez dutenen artean sortzen den desberdintasuna. Hau da, eten digitala teknologia berrien bitartez informaziora, ezagutzara edota hezkuntzara heltzeko dauden aukeren desberdintasunak zehaztuko du.
Eten digital hau banatze elementu bihurtzen ari da, pertsona, talde, instituzio eta herrialde batzuen bazterketa eraginez. Gai teknologikoa izan arren, ondorio sozialak dituen gai bihurtzen ari da.

Eten motak:
Autorearen hitzetan, eten digitalaren barruan mota desberdinak daude. Honela, gehienetan ekonomikoa baino kontutan hartzen ez dugun arren, politikoa, hezkuntzakoa, adinaren araberakoa, generoaren araberakoa, irakasle eta ikaslearen artekoa edota psikologikoa ere badirela defendatzen du berak.
- Ekonomikoa: desberdintasuna herrialdeko baldintza ekonomikoek markatzen dute.
- Hezkuntzaren araberakoa: IKTak erabiltzeko prestatuta ez dagoen pertsona batek sarea erabiltzearen abantailak modu txikiagoan jasoko ditu.
- Hizkuntzaren araberakoa: gaur egun interneteko hizkuntza nagusia ingelera da.
- Adinaren araberakoa: gazteak dira teknologia berriak erabiltzen dituztenak. Helduenek berriz, nahiago dituzte beste teknologia batzuk.
- Generoaren araberakoa: emakumeek pairatzen duten bazterketa sozialak eragina du teknologia berrietara heltzeko dituzten aukeretan.
- Erabiltzailearen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberakoa: hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek teknologia berriak erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.

Zein izan beharko da eskolaren papera?

Eten digitalari aurre egitea zerbait konplexua da, arrazoi oso ezberdinek eragiten dutelako berarengan. Dena den, eta kasu guztietan, kontutan hartu behar dugu giza talde guztiek, beraien egoera eta baldintzetatik haratago erabili ahal dituzten azpiegiturak eduki ezean, bazterketa hor egingo dela.
Baina gainera, teknologiak erabilgarri egoteaz gain, pertsona orok formakuntza bat, alfabetizazio digitala jaso beharko du hauei probetxu osoa ateratzeko. Alfabetizazio hau premia bereziak dituzten pertsona horiengana ere zabaldu beharko da.
Honetan, irakaslegoak duen formakuntza oso garrantzitsua izango da IKTak gelara hurbiltzeko. Izan ere, teknologia berriek eskolan lekua izateaz gain, alfabetizazio digitala lantzea beharrezkoa izango da. Haurrek hainbat gaitasun landu beharko dituzte IKTen probetxu osoa ateratzen jakiteko.
Autoreak hezkuntza eta enpresen arteko harremana estutzea proposatzen du. Izan ere, industriaren eta enpresaren mundutik esperientzia eta ekarpen interesgarriak egin daitezke hezkuntzaren mundurako erabilgarri izanik.

lunes, 14 de marzo de 2011

INTERNETEN HISTORIA

Hona hemen interneten historiari buruzko bideo bat.
Gaur egun ezagutzen dugun guztia jatorrian zer izan zen, nondik eta nola sortu zen eta izan duen bilakaera erakusten ditu. Ea gustatzen zaizuen!

lunes, 7 de marzo de 2011

Testu birsartua aproba

4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.

lunes, 28 de febrero de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.

Informazioaren sortzea, banaketa eta aldaketa ahalbidetzen duten teknologiek, jarduera sozial, kultural eta ekonomikoetan funtzio garrantzitsu bat betetzen dute.
 
Aurrerapena, hazkundea eta modernitatea bezalako ideiak daude oinarrian eta guztia hau joera zein aldaketa teknologiko zein zientifikoetan oinarrituta ematen da.

Hona hemen informazioaren gizartearekin lotutako bideo interesgarri bat:


Bideo honek, informazioaren gizarte honetan, jasotzen dugun informazio horren aurrean izan beharko genukeen jarrera zein den azaltzen digu.
Informazioa jaso, gorde, landu eta komunikatzeaz gain, aztertzearen garrantzia azpimarratzen du, mezua gure errealitatetik birsortuz eta konpartituz.

Informazioaren gizartearen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, egin klik hemen.

martes, 22 de febrero de 2011

"The machine is Us"

""

Bideoa orokorrean interesgarria iruditu zait, irudiak oso arin doazen arren, agertzen den testuak ideia nagusienekin geratzen laguntzen baitu.

Hasteko testu digitalaz eta hipertestuaz hitz egiten digu, paperean idazten dugun testu horretatik ezberdina, malguagoa, aldakorragoa dena. Lehen, web-ak HTML egitura izaten zuten. Izan ere, hau web dokumentu baten egitura definitzeko izan zen diseinatua. Honela, elementu berriak gehituz joan ziren eta hauen helburua web horretako edukia nola egituratu behar zen definitzea izaten zen. Beraz, HTMLan, egitura eta formatoa ezin ziren banatu, batera zihoazen.

Baina orain, testu digitala hobetu egin da. Formatoa eta edukia banatu daitezke eta ideia honi lotuta agertu da XML egitura. Hemengo elementuek edukia adierazten dute, baina ez formatoa. Hau da, datuak batetik bestera mugitu eta eramateko aukera izango dugu formatoaren aginduak bete behar izanik gabe.

Gainera, erabiltzaileek ez dute kode berezirik ezagutu behar web batetan edukia publikatzeko: testua, irudiak, bideoa, nahi dituzten eduki guztiak publikatu ahal dituzte.

Baina nork antolatzen ditu datu guzti hauek? galdera honen aurrean "The machine is Us" esaldia aurkezten du bideoak; izan ere, argazkiak igoz, etiketak eginez, loturak sortuz, etab. edukia sortuz goaz, ideia berriak agertuz, azkenean gu geu garelarik makina, web-a.

Honekin batera, bideoak hainbat kontzepturen gainean hausnartu behar dugula esaten digu: familia, autoria, identitatea, etika, estetika, autoritatea, komertzioa, gu geu. Izan ere, internet bidez sortzen den sarea handia da eta horretaz hausnartu beharko genuke.