Kaixo!!!!

lunes, 11 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

Hona hemen alfabetizazio digitalaren inguruan oso ikuspegi desberdinak eskeintzen dituzten bi bideo:




Egin klik hemen bigarren bideoa ikusteko.


Ikusi bezala, bi bideoek gaur egun geroz eta indar handiagoa hartzen ari diren teknologia berrietaz hitz egiten dute. Dena den, gaia bat izanik, erakusten duten ikuspegia guztiz desberdina dela esan genezake:

- Lehenengo bideoak teknologia digitalen aukeretaz hitz egiten digu, hezkuntzan eragin zuzena izan dutela baieztatzen du. Gauzak ikasi eta ikusteko moduak guztiz aldatu direla erakusten digu, orain lehen pentsatzen ziren gauzak ikusi egin daitezke, imajinatu beharrean begiez frogatu.

- Bestalde, bigarren bideoak aldiz, teknologia digitalen aurrean hartu beharreko jarrera zein izan beharko litzatekeen azaltzen digu. Aipatu bezala, alfabetizazio digitala ordenagailuak erabiltzen jakitea baino askoz gehiago da. Sarean dagoena interpretatzeko gai izan beharko gara eta honetarako oinarrizko gaitasun digital batzuk lortu beharko ditugu: lortu nahi dudana zer den, behar dudana bilatzen jakitea, topatutako hori interpretatzeko gai izatea, aztertzea, irakurtzen ari naizena norbaitek sortu duela kontutan izatea, komunikatzen jakitea eta gure iritzia publikatzea, adibidez.

Modu honetan, kultura digitaleko parte hartzaile izan beharko gara, batez ere hezkuntza esparruetan. Hau da, guztion artean konpartitu ezean, eratu, ekoiztearen aldeko jarrera izatea proposatzen da. Sarea guztion arteko zerbait bezala ikusi beharko dugu, bertan dagoena hartu, osotu eta berriro bertara bueltatzeko aukera ematen baitu. Gu ere ekoizle garela ahazten dugu askotan.

Oinarrizko ideiara bueltatuz, teknologia digitalen aukerak modu kritiko batetan erabiltzeko gai izan beharko gara. Sarean dagoen informazioa ugaria eta zabala den arren, ezin dugu ahaztu informazio ororen atzean badela asmoren bat eta ekoizleren bat eta informazioa edo edukiak modu kritiko batetan ikusteko gai izan beharko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario